2013-03-21

BALDINTZAPEN OPERANTEA (konduktismoa)



 Zer da Baldintzapen Operantea edo Instrumentala?

Baldintzapenaren Klasikoen bidez, ikusi dugun bezala, erantzun automatikoak ikasten  ditugu. Baino gizakiok ikasten ditugun erantzun guztiak ez dira automatikoak. Pertsonek  ekintza eta jokaera asko nahita egiten ditugu eta askotan pertsona bakoitzak erabakitzen du  nola jokatu. E.L.Thorndike eta B.F.Skinner dira baldintzapen operantearen ordezkariak. 

Thorndike-k (1874-1949) katuekin egin zituen bere esperimentuak eta esperimentu hauetan  oinarrituz baldintzapen operantearen lege garrantzitsu bat ondorioztatu zuen: efektuaren  legea. Honek dio jokaeraren ondorioa atsegina bada jokaera errepikatuko dela. Alderantziz  jokaeraren ondorioa desatsegina edo txarra bada ez da errepikatuko. 





B. F. Skinner (1904-1990) psikologo estatubatuarrak ikasketari buruzko ikerlanak egin  zituen eta behavioristen artean toki nabarmena izan zuen. Berak bere esperimentuak egiteko  kaxa berezi bat sortu zuen. Skinner-en kaxa kaiola bezala zen eta bertan usoak eta arratoiak  sartzen zituen. Bazituen depositu edo erretilu bat janariarentzako eta palanka edo botoia  janariaren deposituari lotuta. Animalia gosez zegoen eta janaria lortzeko palanka edo botoia  ukitu behar zuen. Saiakera batzuen ondoren ezer lortu gabe, ustekabean animaliak jotzen  zuenean janaria erortzen zen depositura eta horrela, behin eta berriz eginda, usoak ikasiko 
du zer egon behar duen janaria lortzeko eta kaxan sartu bezain pronto palanka joko zuen. 

Ikasitako erantzun baldintzatua ez da soilik mekanikoki sortzen. Animaliak errepikatzen du  ekintza ondorio positiboa duelako, eragingarri edo errefortzua izan delako. Esperimentu  hauetatik abiatuz, Skinner-ek ondorioek jokabidean duten eragina aztertu zuen eta  baldintzapenaren operantearen legeak formulatu zituen: 

1. Jokabidearen ondorioa errefortzu bada, jokabidea errepikatuko da. 
2. Jokabidearen ondorioa zigorra bada, ez da errepikatuko







GIL, P. (2007): Hezkuntzaren Psikologiari buruzko hainbat galdera

No hay comentarios:

Publicar un comentario